XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onela dio berak: Edan ondoren gizonak dantzan asten dira txistu (flauta dio berak) ta trronpetariak soñulari dirala.

Beiñ biribillean ibiltzen dira; urrena akika, goraka; au banaka, norr baño norr gorago igo, gero erorrtzean belauniko gelditzeko.

Amadeo Tardieu'k idazti ori beste izkuntzara aldatzean eta Estrrabon'ek diona arrgiago esan naian bezela'ara zerr dion: euskaldunen dantza edo alakoa.

Norrbaitek ere uste izan du gure aurreskua izango ote zan edo.

Estrrabon'ek menditarr guziei bizikera ori ematen die.

Guziai diot; ba, zuzena, gaurrko Portugal aldea Estrrabon'ek jotzen badu ere.

Kataluña ta Balenzi'ko menditarrak arrtuta Naparra ta bere Uri-nausi Iruña'tik gure Euskalerri'ra sarrtzen da.

Ta gero, beste guzietatik gu bereziaz onela dio: Illargirik ez duten gabak otoi egiñaz eta dantzan igarotzen dituzte beren atarietan, Jaungoikoa'ren opaz.

Beraz ondo ta garrbi agerrtzen da gure aurrekoak dantzariak zirala.